35 urte bete dituela ospatzeko vending lehiaketa antolatu du Urkotronikek

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
35 urte bete dituela ospatzeko vending lehiaketa antolatu du Urkotronikek
ETA KITTO 2018, Eka 15

Eibarko Urkotronik enpresak aurten 35 urte bete dituela eta, ‘Urkotronik Vending Lehiaketa’ antolatu dute. Osasunarekin eta jasangarritasunarekin lotura duen ekimena Euskadiko Lanbide Heziketako zentruekin lankidetzan antolatu dute, “ekintzailetza babestu, enplegu modu berriak sustatu eta Euskadiko ikasleen talentu sortzailea” saritzeko asmoz. Lehiaketaren berri emateko Miguel de los Toyos alkateak, Carlos Abad Urkotronikeko Aholkulari-Ordezkariak, Alex Arriola, SPRIren zuzendari orokorrak eta Imanol Urreisti, Armeria Eskolako zuzendariak eguaztenean egindako prentsaurrekoan azaldutakoaren arabera, lehiaketa bikoitza izango da: “Alde batetik, herritar guztiei zuzendutako lehiaketa dago eta, bestetik, lanbide heziketako ikasleei zuzenean bideratutako sariketa zehatza”.

Izan ere, vending hobea nola irudikatzen duten aurkeztera ausartzen diren ikasleentzat sari potoloa emango dute: proiektu onenak 1.000 euroko saria jasoko du eta, horrez gain, irabazleari Urkotroniken praktikak egiteko aukera emango diote. Proposamenak aurkezteko epea uztailaren 31ra arte egongo da zabalik. Lehiaketari buruzko argibide guztiak urkotronik.com/lehiaketa helbidean kontsultatu daitezke.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »