51 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 522,15ekoa da

51 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 522,15ekoa da
2022/05/23 eta kitto!
Joan den astean 51 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 522,15ekoa da.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 37 (430,22) kasu berri atzeman dituzte; Elgoibarren 33 (570,98); Deban 12 (349,46); Mallabian 5 (762,71); Mutrikun 3 (395,18); Mendaron 2 (199,80) eta Soraluzen (78,17) kasu bakarra. Beraz, joan den astean 144 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 5.985 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 588,14koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 0,97koa da. Bestalde, 381 lagun ospitaleratu dituzte, 11 daude ZIUn eta 21 lagun hil dira.