74 ekoizle izango dira aurtengo San Andres azokan

74 ekoizle izango dira aurtengo San Andres azokan
2016/11/28 eta kitto!
Eguen goizean aurkeztu zuten San Andres egunean egingo den azoka eta, antolatzaileek esandakoaren arabera, aurten 74 ekoizlek hartuko dute parte, tartean Eibarko hiru baserrik: Gisasola eta Loixola baserriak barazkiekin eta Sosola baserria ogiarekin. Horiekin batera, beste herrietatik etorritakoak izango dira: Barazkiekin, Berriz (4), Mallabia (3), Markina-Xemein (1), Elorrio, Mundaka, Zamudio, Ispaster, Bergara, Soraluze, Berango, Aramaio, Gatika eta Aulestitik etorriko dira; frutekin, Antzuola, Gabiria eta Zamudiotik; eztiarekin, Portugalete, Urretxu (2), Segura eta Oñatitik; gaztarekin, Aretxabaleta, Gabiria, Itziar-Deba, Uztegi, Olaberria, Inoso, Legazpi, Idiazabal, Abadiño, Zigoitia, Uharte-Arakil, Aia, Markina, Zumarraga, Antzuola, Arbizu, Tolosa, Olaeta, Urretxu eta Mallabitik; ogiarekin, Gujuli, Goiuria, Galdakao, Markina-Xemein, Orduña (2), Elorrio (2), Larrabetzu, Llodio (2), Etxebarria, Lezama, Mallabia, Orozko, Izurtza eta Güeñesetik; eta lorak eta txakolina Lezamatik ekarriko dituzte. Postuak babesteko karpek, bestalde, 1.500 metroko azalera beteko dute.
Errebalen beharrean ari direla eta, aurten Ego Gainen ipiniko dute abere erakusketa eta horretan parte hartuko duten 9 baserriak Eibarkoak izango dira: Sumendixa Goikoa, Loixola, Agarre, Amazabalegi, Mandiola-Gañekua, Aritxulueta, Zumaran, Iturrrua Goikoa eta Orbe. Besteak beste astoak, Haranetako Asturiarrak, Mendietako Asturiarrak “Casina”, Suizak, Limusinak, Hereford, Aberdeen Angus, idiak, okelatarako behorrak, zaldi Hispaniar Bretoia, poniak, pottokak, ardi mutur beltzak, ardi mutur gorriak, sasi ardiak, ahuntz azpi gorriak, ahateak, untxiak, oiloak… erakutsiko dituzte.

SANANDRESAK 2016

Barixakua 25

19:30: XXIV. Bakailao Txapelketaren aurkezpena eta produktoak banatzea. Untzagan.

20:00: Jaixak Herrixak Herrixandakok antolatuta, elektrotxaranga, karpatik abiatuta eta jolasak. 23:00: Kontzertuak eta parranda. Untzagan (karpan).

23:00: Kokein taldearen "Lurpekhariä" diskoa aurkezteko kontzertua. Untzagan.

Domeka 27

11:00: XXIV. Bakailao Txapelketa (San Andresak 2016). Untzagan.

18:30: San Andres Bertso Jaialdia: Andoni Egaña, Amaia Agirre, Unai Mendizabal eta Uxue Alberdi. Gai-jartzailea: Jon Mikel Mujika. San Andres bertso paper lehiaketako irabazleei sariak banatuko zaizkie. Portalean.

Martitzena 29 (San Andres bezpera)

18:30: Dantzaldia: "Luhartz". Untzagan.

19:30: Jaixak Herrixak Herrixandakok antolatuta, bertso-triki-poteoa, Untzagatik abiatuta. 21:30: Afaria. Gaztetxean. Tiketak 7 eurotan salgai Depor eta Beleko tabernetan. 23:00: Kontzertuak: Ezustean eta Mugi Panderoa. Gaztetxean.

Eguaztena 30 (San Andres eguna)

09:00: San Andres II. argazki rallya, Arrate Kultur Elkarteak antolatuta. 11:00etara bitartean bete beharreko baldintzak banatuko dituzte. 11:30ean luntxa. Topalekuan.

09:30: XXXVIII. San Andres Nekazal Azokaren epai-mahaiaren lanen hasiera. Ganadu erakusketa. Ego-Gain kalean.

12:00: Gipuzkoa Poliklinika Bikoteka Aizkolarien Txapelketa. Bertsolarien eta trikitilarien emanaldia. Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako trikitilarien kalejira.

12:30: Plazara Dantzara erromeria, Kezka dantza taldearen eskutik eta Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin.

13:00: San Andres Azoka, Pintxo Txapelketa eta Kartel lehiaketako irabazleei sariak banatzea.