Abian da Li(buru hausgarriak) jolasa Udal Liburutegian, irakurketa sustatzeko asmoz

Abian da Li(buru hausgarriak) jolasa Udal Liburutegian, irakurketa sustatzeko asmoz
2017/04/03 eta kitto!
Irakurketa sustatzeko asmoarekin egindako jolasa Jokoa apirilaren 2an hasi zen eta ekainaren 14an bukatuko da Eibarko Udal Liburutegian. Irakurtzeko ohitura indartzeaz gain,  ingurunearen eta liburutegiaren  ezagutza ere bultzatzen da egiten diren galderekin. L.H ko 2. mailatik gorako umeei zuzenduta dago.
Liburuak irakurri behar dituzte eta bueltatzerakoan Eibarri eta liburutegiari buruzko galderak egiten zaizkie. Erantzuterakoan buru hausgarri baten zatia lortzen dute.  Bertan ezkutatzen den argazkia asmatzean datza jokoa.

Helburuak :
• Irakurketa sartzea umeen eta gazteen jarduera ludikoetan
• Euskaraz egindako irakurketa bultzatzea
• Eibarri buruz daukaten ezagutza sendotzea
• Eibarko Liburutegiko bertako funtsaren erabilera sustatzea eta zabaltzea

 

fitxa atzetik