AECC Gipuzkoaren azaleko minbiziaren aurkako prebentzio kanpaina eguaztenean ailegatuko da Eibarrera

AECC Gipuzkoaren azaleko minbiziaren aurkako prebentzio kanpaina eguaztenean ailegatuko da Eibarrera
2018/07/09 eta kitto!
Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak eguaztenean Untzaga plazara eramango du azaleko minbiziaren aurkako prebentzio kanpaina. Horren harira, boluntarioen laguntzarekin langile kualifikatuak izango dituen unitate mugikor egokitu batek Gipuzkoako hondartza guztiak eta kostaldekoak ez diren beste udalerri batzuk bisitatuko ditu eguzki-espozizioarekin lotutako arriskuei buruzko informazioa emateko eta horretarako etorriko dira Eibarrera. Untzagan ipiniko duten postuan nahi duten guztiei azalaren melanina neurtuko diete eta, horren arabera, eguzki izpiekiko gomendatutako esposizio-denbora zein den azalduko zaie. Era berean, eguzkia modu egokian hartzeko neurriak laburbiltzen dituzten azalpen-materialak eman eta azalaren automiaketa egiteko argibideak eskainiko dituzte. Doakoa den jardunaldi honen ordutegia 10:00etatik 13:00era bitartekoa izango da.

Azaleko_kanpaina1