AEK Euskaltegiak denda prestatu du 21. Korrikako materiala erosi nahi dutenentzat
                    2019/01/28
                    17:42
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Eibarko AEK Euskaltegian 21. Korrikako materialarekin denda prestatu dute, kamisetak eta bestelakoak erosi nahi dituztenentzat. Astelehenetik barixakura zabalduko dute, 11:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara. Horrez gain, interneten, online-dendan erosteko aukera ere badago, www.korrika.eus/denda helbidean.
              