Afariketan programan eta Jazinto Olabeko ludotekan izena emateko epea zabalik

Afariketan programan eta Jazinto Olabeko ludotekan izena emateko epea zabalik
2020/09/21 09:11
eta kitto!
Afariketan programa eta Jazinto Olabeko ludoteka euren jarduna hastear dira eta gaur zabaldu dute aurrematrikularen epea, hilaren 28ra arte, www.astixa.eus webgunearen bitartez. Gero, behin betiko matrikula egin ahal izateko, Afariketanen kasuan Arrateko Andra Marin ikastetxean eta Tiburtzio Anituako lokalean egin ahal izango da urriaren 5ean, 16:00etatik 18:00etara; edo Indianokua gaztelekuan (Muzategi, 3) urriaren 5etik 7ra, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Eta ludotekaren kasuan, Jazinto Olaben egin ahal izango da urriaren 5etik 7ra, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Afariketan Arrateko Andra Mari ikastetxean, San Andres eskolan, Ignazio Zuloaga Institutuan, Indianokua gaztelekuan, Urkizu ikastetxean eta Tiburtzio Anitua 27ko lokalean burutzen den egitasmoa da, Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailakoentzat. Eta ludoteka, bere aldetik, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arteko haurrentzat dago zuzenduta.