Aire Zabaleko Pintura Lehiaketak artisten lana kalera atera zuen domekan

Aire Zabaleko Pintura Lehiaketak artisten lana kalera atera zuen domekan
2019/10/30 11:20
eta kitto!
Domekan egin zen Eibarko Artisten Elkarteak antolatutako XLII. Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa eta epaimahaikideek lehen saria Piedad Santamariari (Leioa) eman zioten. Bigarrena Udane Juaristik (Azkoitia) eskuratu zuen, hirugarrena Alvaro Gilek (Garaioa) eta laugarrena Carlos Espigak (Bilbo). 18 urtera artekoen artean, berriz, lehen saria Anne Pascual Palaciosek (Donostia) jaso zuen eta bigarrena Aiora Goitandia eibartarrak. Eta 12 urtera artekoen mailan, lehena Martina Garate izan zen eta bigarrena Maider Iglesias (biak eibartarrak).

Antolatzaileek emandako datuen arabera, aurten 53 parte-hartzaile egon dira guztira, 24 helduen mailan, 23 umeen mailan eta beste 6, berriz, gazteen mailan. Epaimahaia osatu duten kideak, bestalde, Jose Agustin Larrañaga, Jose Luis Martinez de Antoñana, Angel Güenaga, Iratxe Unanue eta Leire Kareaga dira.