Aixolako urtegia hustuko dute zebra-muskuiluaren hedadura-maila aztertzeko

Aixolako urtegia hustuko dute zebra-muskuiluaren hedadura-maila aztertzeko
2019/04/10 08:47
eta kitto!
Gipuzkoako Uren Partzuergoak Aixolako urtegiaren hustutze partziala egingo du zebra-muskuilu ale heldu bat antzeman ondoren. Ekintza honek bi helburu ditu. Batetik, espezieak urtegian duen hedadura-maila aztertzea. Eta bestetik, urtegiko hainbat gune denbora batez lehor uztea, bertan egon daitezkeen aleak ezabatzen saiatzeko.

Aixolako urtegia lehortzeaz gain, bertan arrantzatzea debekatu dute Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, beste ur masetara zebra-muskuilu larbak hedatzearen arriskua murrizteko.