Akondiako San Pedro konjuroa uztailaren 3an

Akondiako San Pedro konjuroa uztailaren 3an
2016/06/22 06:53
eta kitto!
Gure herrian ezagutzen den erriturik aspaldikoenetakoa egingo da berriro ere San Pedroren bueltan. Konjuro hori domeketan egiten da beti, San Pedro egunetik gertuen, eta aurten uztailaren 3an izango da. Akondiako San Pedro baselizan goizeko 11:00etan izango da San Pedrori eskainitako meza eta hor egingo da ekaitzak eta txingorrak uxatzeko konjuroa, horrela urte osoan uzta onenak jasotzeko itxaropenez. San Pedro baseliza hori Akondia baserriaren ondoan dago eta erritua euskeraz egiten da.