Alaitz Zabalak eta Sabrina El Ayadik jantzi zuten txapela Eskolarteko Bakailao Txapelketan

0    Berriak, Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Alaitz Zabalak eta Sabrina El Ayadik jantzi zuten txapela Eskolarteko Bakailao Txapelketan
ETA KITTO 2019, Aza 18

Atzo goizean egin zen Eskolarteko Bakailao Txapelketa, udaletxeko arkupeetan eta Eibar BHI, Aldatze eta La Salle Azitain ikastetxeetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek hartu zuten parte. Aurtengo edizioan 17 bikote aritu ziren lehian eta txapela Eibar BHIko Alaitz Zabalak eta Sabrina El Ayadik jantzi zuten. Bigarren saria, berriz, Aldatzeko Teresa Sagalak eta Naroa Garciak jaso zuten. Eta sailkapen onena lortu zuen ikastetxea La Salle izan zen. ARGAZKIAK GURE MEDIATEKAN IKUS DITZAKEZUE.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »