Alcobendasen semearekin batera ustez bikoteak hil duen emakumea Eibarkoa zen

Alcobendasen semearekin batera ustez bikoteak hil duen emakumea Eibarkoa zen
2017/05/02 19:54 eta kitto!
Gaur Alcobendasen (Madril) ustez bikotekideak hil duen 44 urteko emakumea Rakel Lopez Airas eibartarra dela baieztatu dute polizia iturriek. Emakumearekin batera 12 urteko semea ere hil dute. Gorpuak etxean aurkitu dituzte, labankada ugarirekin, odolustuta, goizeko 11ak aldera 112 larrialdietarako zerbitzuan hilketaren berri ematen zuen deia jaso eta gero. Badirudi ustezko hiltzailearen senide batek deitu duela, gizonak hilketa aitortu ostean. Espainiako Polizia emakumearen bikotekidearen bila dabil, hiltzailea delakoan. Gizonak "zigor aurrekari larriak" ditu. Hala ere ez zuen urruntze agindurik eta ez omen zegoen tratu txarren salaketarik. Gertatutakoaren berri jaso eta berehala Eibarko Udalak bozeramaileen batzordea deitu du biharko.