Aldaketak …eta kitto!ren bulegoan

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Aldaketak …eta kitto!ren bulegoan
ETA KITTO 2023, Urt 13

2004an aldatu zen lekuz azkenekoz …eta kitto! Euskara Elkartea; orduko merkatu plazako azkeneko pisuko lokala laga eta Urkizu 11 solairuartera etorri zen. Orduz geroztik ia ez da konponketa eta atonketa lanik egin egoitzan eta gaur egungo lokalak ez zituen behar bezala lan egiteko baldintzak betetzen. Elektrizitatea ez zegoen gaur egungo beharretara egokituta, urteetako hezetasun-orbanak zeuden, orain dela 20 urteko distribuzioa zuen eta sasoi hartako altzariek euren onena aspaldi zuten emana.

Udalaren laguntzarekin eta elkarteak berak egindako aportazioarekin (herritarren laguntzari esker eta gure zerbitzuen salmentari esker) ekin diegu bulegoa gaur egungo beharretara egokitzeko lanei.

Hori dela eta, datozen asteetan …eta kitto!-ko hainbat langilek etxetik jardungo dute, baina administrazioaren, aldizkariaren banaketaren eta maketazioaren arduradunek bulegotik bertatik jarraituko dute lanean. Hala ere, lokalera hurbilduz gero gerta daiteke ohiko sarreratik sartu ahal ez izatea, eta horregatik eskertuko genizueke guregana etorri aurretik 943200918 edo 943206776 telefonoetara deitzea, bulegora sartzeko jarraibideak jaso ditzazuen. Otsailean normaltasunez jarduteko moduan egongo garela espero dugu.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »