Alderdi Egunerako doako autobus zerbitzua eskainiko du Eibarko Batzokiak
                    2018/09/24
                    19:09
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Urtero bezala, Eibarko Batzokiak autobus-zerbitzua antolatu du Alderdi Egunean (irailak 30) Forondara joan-etorria egiteko. Eibarren 2 geldialdi egingo dira: Urkizun (Zubi-Gain parean), 09:40ean eta Ego-Gainen, 09:45ean. Aurten zerbitzua doakoa izango da. Lekuak mugatuak dira, eta beraz, izena lehenbailehen ematea komeni da, 943 12 06 16 telefonora deituta edo eajpnveibar@gmail.com helbidera idatzita.

              
