Amaia Albizu Llubia udal hauteskundeetarako Eibarko EAJ-PNVren hautagaitzan egongo da

Amaia Albizu Llubia udal hauteskundeetarako Eibarko EAJ-PNVren hautagaitzan egongo da
2019/02/14 eta kitto!
Eibarko EAJ-PNVk gaur jakinarazi duenez, maiatzean izango diren udal hauteskundeetarako jeltzaleek aurkeztuko duten hautagaitzan Amaia Albizu Llubia, 39 urteko eibartarra egongo da. Gizarte-lanean diplomatua, gaur egun Bilboko Udalean ari da lanean, Haurtzaro Zerbitzuko buru gisa. Aurretik ere beste Udal batzuetan jardundakoa da, Gasteizen, Eskoriatzan, Donostian eta Eibarren. Horrez gain, Suedian, Lund-eko Unibertsitatean lanean ibili zen, gizarte langile modura. Horrekin batera, Egoaizia eta Aldatzen Gobernuz Kanpoko Erakundeetan boluntarioa ere bada.