Amaia Gorostiza enpresariari eta Eibar futbol taldeko presidenteari eman diote Sabino Arana Fundazioaren hirugarren saria

Amaia Gorostiza enpresariari eta Eibar futbol taldeko presidenteari eman diote Sabino Arana Fundazioaren hirugarren saria
ETA KITTO 2021, Ots 01

Ezohiko sari banaketa egin du Sabino Arana Fundazioak, pandemiaren eraginez. Remei Sipi emakume afrikarren defendatzailea, Jose Barreira industrialaria, Amaia Gorostiza Eibarko presidentea, Juan Antonio Urbeltz antropologoa eta Bilboko Mediku Zientzien Akademia izan dira sarituak.

2020ko Sabino Arana Sariak banatu ditu Fundazioak. XXXII. edizioko sari banaketa Bilbon duen egoitzan egin du, eta ez, urtero bezala, Arriaga Antzokian, pandemiaren eraginez.

Beste hainbaten artean, Amaia Gorostiza enpresariari eta Eibar futbol taldeko presidenteari eman diote hirugarren saria, “enpresaren arloan gisa nahiz futbolaren munduan darabilen kudeaketa-eredu bikainagatik, argiro erakutsi baitugu berdintasuna lorgarria dela horren maskulinizatuta dauden kirol eta enpresa esparruetan”.

Bere hitzaldian, saria “kide izan naizen eta orain banaizen kolektibo guztietan ezartzen saiatu naizen balioen eta giza harremanen inguruko aintzatespena” dela adierazi du Gorostizak. Bere ustez, arrakastaren gakoa “pertsona zintzoez eta profesional bikainez inguratuta egotea da”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »