8.031 zenbakiari egokitu zaio saria Amañako jai batzordearen zozketan

0    Berriak, Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
8.031 zenbakiari egokitu zaio saria Amañako jai batzordearen zozketan
ETA KITTO 2019, Uzt 09

Urteroko martxan, asteburuan ospatu diren Amañako jaietan parte hartzera animatu direnek ez dute aspertzeko denborarik izan, barixakuan hasi eta domekara arte, jai egitaraua osatzen zuten hamaika jarduerek asteburua oso-osorik bete zuten eta. Agurtu berri ditugun Amañako jaiek 41. edizioa bete dute eta jaiei hasiera emateko txupinazoa Oskar Artetxe Eibar foball taldeko jokalari-oihak bota zuen barixaku arratsaldean. Bestalde, jai batzordeak saldutako errifetako saria 8.031 zenbakiari egokitu zaio (uztailaren 5eko ONCE-ren zozketan saritutako zenbakiaren azken lau zifrak). Irabazleak bi lagunentzat Amsterdamerako bidaia ederra jasoko du (hegaldia Bilbotik zuzenean, 5 gau erdialdeko hotelean, AD erregimenean).

amaña jai txupinazo06

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »