Andrea Garciaren biharko kontzertuak zabalduko du Musika Zuzenean egitaraua

Andrea Garciaren biharko kontzertuak zabalduko du Musika Zuzenean egitaraua
2019/07/04 eta kitto!
Bihar 19:00etan hasiko den Andrea Garciaren musika emanaldiak zabalduko du El Corte Ingleseko terraza uztaileko barixakuetan girotzeko asmoz antolatu duten Musika Zuzenean izeneko egitaraua. Biharko emanaldian ETB1eko BaGo!az-eko azken edizioan finaleraino ailegatu zen gazte eibartarraren kantuekin gozatzeko aukera izango da. Uztailaren 12an, berriz, Maite Alberdiren txanda izango da eta uztailaren 26an Sofia eta Ander bikoteak jardungo du. Saio guztiak 19:00etan hasiko dira. Horrez gain, uztailaren 11, 18 eta 19an umeendako puzgarriak ipiniko dituzte, 17:30etik 19:30era. Jarduera guztietarako sarrera dohainik izango da eta, euria egingo balu, bertan behera lagako dute, beste egun batean egiteko).

Andrea Garcia Beyonceren Listen abestia kantatzen ikusi nahi baduzue, hemen daukazue BIDEORAKO LOTURA: https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/bagoaz/bideoak/osoa/6445782/bideoa-beyonceren-listen-andrea-garciaren-ahotsean/