Animadeba Animazio Zinemaldiko lanen emanaldi bikoitza antolatu du Udal Euskaltegiak

Animadeba Animazio Zinemaldiko lanen emanaldi bikoitza antolatu du Udal Euskaltegiak
ETA KITTO 2019, Aza 05

Eibarko Udal Euskaltegiak astelehenerako proiekzioa antolatu du, bere sorreraren 35. urteurrena ospatzeko egitarauaren baitan: ekainean egin zen Animadeba Nazioarteko Animazio Zinemaldian, lehiaketan parte hartu zuten film labur batzuk emango dituzte Portalean (areto nagusian) eta, horrekin batera, Aitor Oñederra zuzendariak animazio filmak nola egiten diren, nolako teknikak erabiltzen dituzten eta beste kontu batzuk azalduko ditu. Galderak egiteko aukera ere egongo da. Bi emanaldi egingo dira: lehena 09:30ean eta bigarrena, berriz, 17:00etan. Sarrera librea izango da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »