Antolatzaileak oso pozik daude Eibar Hiriko Espainiako V. Jiu Jitsu Koparen arrakastarekin

Antolatzaileak oso pozik daude Eibar Hiriko Espainiako V. Jiu Jitsu Koparen arrakastarekin
2019/11/04 eta kitto!
Asteburuan, zapatuan eta domekan jokatu da Eibar Hiriko Espainiako V. Jiu Jitsu Kopa Ipurua kiroldegian, Kalamua Judo Klubak antolatuta eta, arduradunen berbetan, “aurreikuspen guztiak gainditu ditugu eta, azkenean, pentsatzen genuena baino jende gehiago etorri da: 180 kirolari inguru lehiatu dira eta, horiei arbitroak gehituz gero, Espainiako 11 autonomiatatik, Portugaletik eta Irlandatik etorritako 25 klubetako 200 lagun inguru bildu ditu txapelketak”. Horien arteko 17 neska-mutil Julio Gallegok entrenatzen dituen Kalamua Klubeko ordezkariak izan dira eta lau urrezko domina (Naroa Garcia, Nekane Muguruza, Javi Lassa eta Jonatan Terron), zilarrezko hiru (Jonatan Garcia, John Tailor eta Juanma Cabañas) eta brontzezko beste hiru (Iker Martinez, Jon Arteaga eta Eñaut Montes) eskuratu dituzte. Horrez gain, Asier Eslava 5. postuan sailkatu zen. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete klubeko kide guztiei, “horien laguntza barik ezinezkoa litzatekeelako horrelako ekitaldi bat antolatzea eta parte hartu duten guztiek zorionak eman dizkigute, gainera”.