Aratosteetako argazki lehiaketako irabazleek eraman dute saria

Aratosteetako argazki lehiaketako irabazleek eraman dute saria
2020/03/11 eta kitto!
Gaur etorri zaizkigu sari bila Aratosteetarako antolatu genuen argazki lehiaketako irabazleak. Aurtengo lehiaketako argazki irabazlea Guridi tabernako lantaldeak gurekin Instagram bitartez partekatu zuena izan da eta saridunek pozarren jaso dituzte opariak, lehiaketarako aukeratu zuten argazkiarekin egindako Aratosteetako oroigarria tartean. Zorionak ekipo!