Aratosteetako egitarautik mantentzen eta bertan behera geratzen diren jardueren zerrenda eman du Udalak

Aratosteetako egitarautik mantentzen eta bertan behera geratzen diren jardueren zerrenda eman du Udalak
2020/02/21 13:32
eta kitto!
Eguerdian Udalak ezagutzera eman duenez, “Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak prebentzio-neurriak kendu dituenez”, Aratosteetako egitarautik mantentzen eta bertan behera geratzen diren jardueren zerrenda eman du Udalak. Horren arabera, Aratosteetarako egitaraua horrela geratu da:

BARIXAKU ERREGULARRA




  • 20:00: Urkizun hasita Untzagaraino, KALDEREROEN kalejira, Ustekaberekin.


ARATOSTE ZAPATUA




  • 12:00: Animazioa Aratosteetako karpan eta pintxo-potea San Kristobalko Jai Batzordearekin girotuta.

  • 12:30 – 14:00: Untzagan, Rockalean emanaldia.

  • 12:30: Aratosteetako koadrilen kalejira, Ustekabe fanfarrearekin. Ibilbidea: Untzaga, Calbeton, Bidebarrieta, Julian Etxeberria, Toribio Etxebarria, Untzaga. Kalejira Ustekabe fanfarrearekin. EGOERAREN AURREAN, KOADRILA GUTXIK EMAN DUTE IZENA ETA EZ DIRA KALEJIRAN IRTENGO, BAINA USTEKABE FANFARREAK KALEJIRA EGINGO DU.

  • 12:30 – 14:30: Photocall-a Untzagako plazan

  • 18:00: Mozorro lehiaketa, Galiziako Etxean.

  • 18:30 - 21:30:  Umeendako berbena Untzagako karpan ALAIKI  taldearekin.

  • 19:00 – 21:00: Photocall-a Untzagako plazan.

  • 23:30 - 02:00: Dantzaldia ALAIKI taldearen eskutik.


ARATOSTE DOMEKA




  • 11:00: Aratosteetako kalejira, Usartza Txistulari Bandaren eskutik.


ARATOSTE MARTITZENA   




  • 17:00 – 18:30: Umeendako tailer eta jolasak, Astixarekin. Untzagan.

  • 18:30: Sardinaren entierru txikia, Jainagaren trikitilariek lagunduta.

  • 19:00: Umeendako diskoteka, Arima Cool Tour taldearekin. Untzagan.