[ARGAZKIAK+BIDEOA] Ederto girotu zituzten Aratosteak koko-marru eta koko-dantzek
2019/02/26
10:35
eta kitto!
Eguzkia lagun izan zuten zapatuan Kezka dantza taldearen eskutik koko-eskean irten ziren koko-marru eta koko-dantzariek. Otaola-Kiñarraga auzoko baserrietara abiatu aurretik, urtero lez merkatu plazan egin zuten lehen agerraldia, eta arratsaldean, berriz, Mauxitxa txarangarekin batera herriko erdialdeko kaleetan aritu ziren, kalejiran. Guk egindako argazkiak, egun osoan koko-konpartsarekin batera ibili zen Fernando Retolaza Klub Deportiboko argazki taldeko kideak bidali dizkigunekin batu eta MEDIATEKAN IKUSGAI DAGOEN ARGAZKI BILDUMA OSATU DUGU. Eta, horrez gain, BIDEO HAU PRESTATU DIZUEGU:
https://youtu.be/-LAUqrdI9iQ
Eta koko-marru eta koko-dantzariekin jairako girotzen hasi eta gero, aste honetan, Eguen Zurian sartuko gara Aratosteetan bete-betean. Bazkalostean, 15:15ak aldera hasiko dira herriko ikastetxeen kalejirak. Arratsaldeko 17:00etan, berriz, Jainagak eta Narbaizak girotutako kalejira abiatuko da Urkizutik, Untzagaraino. Eta Untzagan ordu berean hasiko dira Lisker taldearen dantzaldia eta Astixaren eskutik egingo diren tailerrak.