Armagintza ezagutzera emateko jarduerak antolatu dituzte Museoan

Armagintza ezagutzera emateko jarduerak antolatu dituzte Museoan
2019/10/10 eta kitto!
Armagintzaren Museoak Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egin du, “Maisu armaginak, urdinez jantzitako artisauak” izeneko egitaraua antolatuta. Horren baitan, urrian zehar hainbat jarduera egingo dituzte, tradizio armagina ezagutzera emateko asmoz. Horren harira, aurreko asteburuan errealitate birtualerako betaurrekoak egiten ibili ziren. Bihar eta hurrengo zapatuan, berriz, arma-tailerra eta arma probalekua ezagutzeko bisita birtuala egingo dute, horretarako errealitate birtualerako betaurrekoak erabilita. Eta, horrekin batera, urriaren 19an Museoko erakusketa iraunkorra ezagutzeko doaneko bisita gidatuak egingo dira (17:00etan euskeraz eta 18:30ean gazteleraz). Izena emateko 943708446 telefono zenbakira deitu edo museoa@eibar.eus helbidera idatzi daiteke.

https://youtu.be/w0EMuZTmwb0