Arnasgailu modura erabiltzeko maskarak emateko eskatu du Donostia Ospitaleak

Arnasgailu modura erabiltzeko maskarak emateko eskatu du Donostia Ospitaleak
2020/03/28 eta kitto!
Donostia Ospitaleak herritarrei dei egin die, etxean Decathlonen saltzen dituzten snorkel maskararen bat izanez gero, eurek erabili ahal izateko eman dezaten. Izan ere, Ospitalean duten dispositibo bat maskarari gehituta, gaixoentzat arnasgailu modura erabili dezakete.

irazabal

Norbaitek horrelako maskara eman nahi izanez gero Ertzaintzari deitzeko (943538606 telefono zenbakira) eskatu dute, eurek etxera joan eta jasotzeko. Azpimarratu dutenez, “oso garrantzitsua da ospitalera ez etortzea, bertan kutsatzeko arriskua oso handia delako”.