Arraguetako etxe batetik teilatu zati bat erori da eta kalea itxita dago

Arraguetako etxe batetik teilatu zati bat erori da eta kalea itxita dago
2019/11/06 18:16
eta kitto!
Arragueta kalea itxi dute Udaltzainek oraintxe bertan, suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak bertan beharrean daude eta. Esandakoaren arabera, arratsaldeko 18:00ak aldera Arragueta kaleko etxe batetik teilatu zatiren bat kalera erori da, baina itxura denez eta zorionez ez du inor azpian harrapatu. Kalea garbitzeko beharrak amaitu arte, eta arriskurik ez dagoela ziurtatu bitartean, trafikoa Bittor Sarasketa kaletik desbideratzen ari dira.