Arrateko Bertso Afariko sarrerak astelehenean jarriko dira salgai bazkideentzat

0    Berriak 
Maider
Arrateko Bertso Afariko sarrerak astelehenean jarriko dira salgai bazkideentzat
ETA KITTO 2019, Uzt 05

Irailaren 7an, Arrate egunaren bezperan, …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen Bertso Afarirako sarrerak uztailaren 8an, astelehena, jarriko dira salgai elkarteko bazkideentzat. Sarrerak 32 euro balio du, …eta kitto! Euskara Elkartean egongo dira salgai eta bazkide bakoitzak 2 erosi ahal izango ditu asko jota.

Bertso afaria 2

Uztailaren 22tik aurrera ohiko lekuetan jarriko dira salgai, Kultu, Sagar Bitza eta Kantabrian, 33 eurotan.

Bertso afaria 3

Aurten, Jon Mikel Mujika gai-jartzailearen aginduetara, ondorengo laukoteak jardungo du bertsotan: Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña.

Bertso afaria 4

Afaria 21:00etan hasiko da Kantabria jatetxean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »