Arrateko bertso-afarirako sarrerak bazkideentzat salgai

0    Berriak 
ETA KITTO
Arrateko bertso-afarirako sarrerak bazkideentzat salgai
ETA KITTO 2018, Eka 29

…eta kitto! Euskara Elkarteko bazkideek astelehenetik aurrera (uztailak2) izango dute Arrateko bertso-afarirako sarrerak erosteko aukera. Bazkide bakoitzak bi sarrera erosi ahal izango ditu aurten, 31 eurotan.

Aurten ere laukote bikainak jardungo du Kantabria jatetxean Jon Mikel Mujika gai-jartzailearen esanetan: Lizaso, Egaña eta Lujanbio beteranoen alboan Aitor Sarriegi beasaindarra arituko da bertsotan.

Uztailaren 14tik aurrera ohiko lekuetan egongo dira sarrerak salgai 32 eurotan: Kultu, Sagar Bitza eta Kantabrian.
Bertso afari 3

Bertso afari 1

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »