Gaur Santa Ageda bezpera dela eta, ohiturari jarraituz kalejiran irten dira herriko hainbat talde, koplak kalerik kale kantatzera (ARGAZKIAK GURE MEDIATEKAN). Juan Bautista Gisasola musika eskolako ikasle eta irakasleak izan dira lehenak, 17:00etan Portaletik abiatu den kalejirarekin.
Azken urteotan bezala, …eta kitto! Euskara Elkarteak santaeskea egin du Urkizun eta inguruan, soinujoleek eta Eibarko Kantuzaleak taldekoek lagunduta.
Kaleetan Kantuz taldekoak ere Urkizutik irten dira kantu-kalejiran.
Eta azken kalejira Sostoa abesbatzarena izango da: 20:00etan hasiko da. Koskor taberna aldameneko eskaileretan denak elkartu eta gero, Urkizura jaisten joango dira, ohiko ibilbideari jarraituta (Kultu, Ibarkurutze, Urkizu).