Arratsaldeko 19:00etatik aurrera koko-marruak eta koko-dantzariak herrian kalejiran ibiliko dira

Arratsaldeko 19:00etatik aurrera koko-marruak eta koko-dantzariak herrian kalejiran ibiliko dira
2019/02/23 eta kitto!
Eguzkia lagun izan dute aurten Kezka dantza taldearen eskutik koko-eskean irten diren koko-marru eta koko-dantzariek. Otaola-Kiñarraga auzoko baserrietara abiatu aurretik, urtero lez merkatu plazan egin dute lehen agerraldia, eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera Mauxitxa txarangarekin batera herriko erdialdeko kaleetan arituko dira, anbulatorio paretik hasiko den kalejiran. Bideoan merkatu plazan goizean egindako agerraldia ikus dezakezue.

https://youtu.be/lU7IcSPqH30