Arratsalderako prestatu duten egitarauarekin agurtuko ditugu Aratosteak

Arratsalderako prestatu duten egitarauarekin agurtuko ditugu Aratosteak
2020/02/25 11:18
eta kitto!
Gaur arratsaldean hainbat jarduera egingo dira, Aratoste Martitzena dela ospatzeko. Untzagako karpan 17:00etatik 18:30era umeendako jolasak egingo dira, Astixaren eskutik. Jarraian, 18:30ak aldera, sardinaren entierru txikia egingo dute, Adolfo Jainagaren trikitixa eskolakoek musikaz lagunduta. Eta 19:00etan, berriz, umeendako diskoteka eskainiko dute Arima Cool Tour taldekoek, Untzagako karpan.

Eta Untzagako jubilatu etxekoek ere ospatuko dute Aratosteetako azken eguna, 18:30ean hasiko den koko-jantzi lehiaketarekin eta dantzarekin. Bi onenentzat sariak banatuko dituzte.