Arroza eta dilistak jasotzeko 2020ko kanpainan lagundu nahi dutenentzat bilera

Arroza eta dilistak jasotzeko 2020ko kanpainan lagundu nahi dutenentzat bilera
ETA KITTO 2020, Urt 27

Iaz bezala, Ermuko Jesus Gonzalez eta Eibarko Mireia Alonso sukaldariek, herri bietako beste hainbat sukaldariren izenean, erronka ipini diete euren buruei Greziako Lesbosen errefuxiatuta daudenentzat dirua bildu eta janaria jasotzeko; bertan Zaporeak baliabiderik ez duten 1.500 lagunei ematen diete jaten egunero.

Ermuan arroza eta Eibarren pardina dilistak jasotzeaz gain, inguruko jatetxeetan egingo diren bi lagunentzako afariak zozketatuko dira eta ostalaritzak eta kolektiboek prestatutako pintxopote solidarioa eskainiko da Untzagan.

Salda, txorizoa, Debabarrenako gazten dastaketa eta Lumagorrirekin osatutako dilista eta arroz tupper-ak eskainiko dira Eibarko udaletxearen arkupetan, Eibar-Athletic de Bilbao derbiaren egunean.

Guzti horretarako boluntario, pintxo-emaile etabar beharko dira.

Aurreko guztia azaltzeko bilera egingo da 2020ko urtarrilaren 29an, 19:00etan, Eibarko Untzagako jubilatu etxearen lokaletan, eta bertara deitu nahi dituzte kanpainan laguntzeko prest dauden banakako, entitate eta kolektibo guztiak.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »