Asteburu honetatik hasita Ipurua kiroldegian domeketan patinatzeko aukera egongo da

Asteburu honetatik hasita Ipurua kiroldegian domeketan patinatzeko aukera egongo da
ETA KITTO 2019, Urr 31

Domeka honetatik aurrera “Patinak Ipuruan” ekimena eskainiko dute Ipurua kiroldegian, 17:45etik 19:45era bitartean, patinatzera joan nahi duten guztiek horretarako aukera izan dezaten. Martxora arte egongo da martxan domeketako patinatzeko pista, honako egunetan: azaroaren 3, 10, 17 eta 24an; abenduaren 1, 8, 15 eta 22an; urtarrilaren 12, 19 eta 26an; otsailaren 2, 9, 16 eta 23an; eta martxoaren 1, 8, 15, 22 eta 29an.

Bestalde, Kirol Patronatotik honako arauak bete beharra dagoela gogorarazi nahi du:

– Umeei patinak jartzea guraso edo tutoreen ardura izango da, eta ez begiraleena.

– Pistan ezin daiteke jan edo edan.

– Patinak bakarrik pistan erabili ahal izango dira.

– Umeen gauzen ardura (erropak, jostailuak…) guraso edo tutoreena izango da.

– Ezin da patinak ez diren bestelako jostailurik (motor txikiak, patineteak…) ekarri, begiraleak eskatzen ez baditu.

– Begiraleak ez dira pistatik kanpo (gradetan, pasilloetan…) dauden umeetaz arduratuko.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »