Astekariaren 1.235 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

Astekariaren 1.235 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
2022/07/07 eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.235 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: UEUren 50. Udako Ikastaroetan enpresa euskaldunen digitalizazioari buruz aritu den Beñat Irasuegi Olatukoop-eko kidearekin elkarrizketa; herrian ekintzailetza sustatzeko Eibarko Udalak eta Debegesak martxan ipini duten “Heldu!” programari buruz jardun dugu berbetan Ana Telleria Garapen Ekonomikoko zinegotziarekin; Aspace Gipuzkoa elkartekoek egunero egiten duten lana eta 50. Urteurrena nola ari diren ospatzen kontatu digute; Juan San Martini egin zitzaion omenaldia, bere jaiotzaren mendeurrenean; Pirinioetako Bidea-Via Pirinenca ekimenera joan zirenen bizipenak; asteburuan egingo den XVII. Eibarko Lambretta Topaketa; asteburuan ospatuko diren Amañako jaiak eta bihar kontzertua emango duen Reincidentes taldeko Fernando Madinarekin elkarrizketa; eta hurrengo asteburuan izango diren San Kristobal auzoko jaiak. Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.