Astekariaren 1.236 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

0    Berriak, Eibar 
ETA KITTO ETA KITTO
Astekariaren 1.236 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
ETA KITTO 2022, Uzt 14

Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.236 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: aurreko domekan txupinazoa bota eta gero, asteburu osoan zehar egitarau zabalarekin ospatuko diren San Kristobal auzoko jaiak; Ipuruako merkatu plaza biziberritzeko proiektuari buruzko erreportajea; Alex Davies musikari gazteak esku artean dituen proiektuei buruz egin digu berba; Foru Aldundiaren basoen kudeaketari buruz Eibarko Baso Biziak elkartekoek dituzten zalantzak eta kezkak; J.D. Arrateren 75. urteurrena eta Eibar Eskubaloiaren hamagarrena ospatzeko zapaturako antolatu duten egun osorako jaia; eta ikasturtea agurtzeko Eibarko Musika Bandak bihar gauean emango duen kontzertua. Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »