Astekariaren 1.251 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

Astekariaren 1.251 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
2022/12/15 eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.251 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: abenduaren 21ean, San Tomas egunean, 40 urte beteko dituen “...euskaraz eta kitto!” bandoaren sorrera nolakoa izan zen biltzen duen artikulua;
 Matsariako behealdean sare elektrikoa aldatzeko lanak; Legarren zabaldu berri duten aparkaleku-gunea; Gabonetarako Udalak eta Eibar Merkataritza Gune Irekiak prestatu duten egitarau berezia; zapatuan Errebalen egingo den Gabonetako Bigarren Eskuko Azoka; Naluak antolatu duen Truke eta doako azoka; bihartik aurrera Untzagan egongo den Eibart artisau azoka; asteburuan Ipuruako Merkatu Plazan egingo duten artisautza azoka; eta Gurutze Gorriak antolatu duen tonbola solidarioa; Eibar-Sahara Elkartetik egin duten laguntza eskaera; ‘Migrazio prozesuak: zurrumurruak, pertzepzioak eta jarrerak’ hitzaldia eskainiko duen Xabier Aierdi soziologoarekin elkarrizketa; “Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz" kanpaina Eibarren; Ostalaritzan euskararen erabilera errazteko banatuko diren mantelak; Euskararen Eguna nola ospatu genuen biltzen duen argazki-bilduma; Gabon Zahar egunean banatuko diren Eibarko Kirol Sarien 27. edizioa; zapatu eguerdian udaletxean egingo den “Viteritarrak / Los Viteri de Eibar” Antxon Narbaizak idatzitako liburuaren aurkezpen ekitaldia; eta zapatu arratsaldean Errebalen egingo den EMGE Fest.

Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.