Astekariaren 1.252 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

Astekariaren 1.252 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
2022/12/22 eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.252 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: Eibarren eta eskualdean ekintzailetza sustatzea bilatzen duen Heldu! programaren lehen edizioaren amaiera; ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako VII. Gilda Lehiaketako sariak; …eta kitto! Euskara Elkarteak tabernetan banatu dituen Euskeraz primeran! mantelak; Perun ikasten dagoen dagoen Iñaki Azkuek herrialde horretan bizitzen ari diren desengorkotasunaz egin digu berba; zapatuan Txopitea eta Pakea saria jaso zuen Ciriaco Agirre sendagilearekin elkarrizketa; atzo udaletxeko pleno aretoan aurkeztu zen “euskara eibartar guztiona” bandoa eta 1982an Eibarko alkatea zen Mikel Larrañagak sinatu zuen “euskaraz eta kitto!” bandoaren nondik norakoak; Klub Deportiboko Krabelin mendi taldekoek joan zen astean aurkeztu zuten “200 Mendi Ederrenak” lana; benetan lanpetuta dabiltzan Olentzero eta Mari Domingiri egindako elkarrizketa; eta grabatu berri duen diskoa aurkezteko Trio Medianochek bihar Coliseon emango duen kontzertua.

Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.