Astekariaren 1.254 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Astekariaren 1.254 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
ETA KITTO 2023, Urt 12

Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.254 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: abenduaren 31n Coliseo antzokian banatu genituen XXVII. Eibarko Kirol Sariak, saria jaso zuten kirolari guztien argazkiekin; 2022ko Eibarko Kirol Sari Berezia jaso zuen Pello Osorori egindako elkarrizketa; Eibarko Pentsiodunen Taldeak astelehenerako egin duen deialdi berezia, mobilizazioen 5. urteurrena beteko dela eta; Miren Narbaiza musikari eibartarrarekin elkarrizketa, MICE proiektu pertsonalarekin kaleratu duen “Lautada” diskoari buruz; eta datozen egunotarako herrian izango dugun kultur eskaintzari buruzko informazioa.

Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »