Astekariaren 1.255 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

Astekariaren 1.255 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
2023/01/19 eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.255 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: aste honetan bota duen elurrak laga dizkigun hainbat irudi; Eibarko Pentsiodunen Taldeak bost urteko borroka ospatu zuen asteleheneko elkarretaratzean eta orain arte lortutakoari buruzko balorazio positiboa egin digute, aurrera begira dituzten asmoen berri emateaz gain; Manuel Zabalak Eibarko eraikinen maketen bigarren erakusketa jarri du ikusgai Armagintzaren Museoan eta bere zaletasun eta arteari buruz egin digu berba; Laura Mongelos “Minbiziaren auka Gipuzkoan” elkarteko psikologoak erretzeari lagatzeko eskaintzen duten laguntza azaldu digu; Kalamua Judo Taldeko Hegoi Estebanekin egindako elkarrizketan klubaren etapa berriari ilusioz heldu diola esan digu; Eibarko
Klub Deportiboko Mendi Batzordekoek aurreko astean aurkeztu zituzten urte guztirako irteerak eta informazio guztia laburbildu dizuegu; eta Kultura Sailetik urteko lehen hiruhilekorako prestatu duten eskaintza musikalaren berri ere izango duzue.

Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.