Astekariaren 1.257 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

Astekariaren 1.257 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
2023/02/02 eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.257 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: EAJ-k Udal Gobernuaren aurrekontu zirriborroari aurkeztu dizkion proposamenak; txakurren txiza garbitzeko botilatxoak banatuko dituzte doan dendariek , “Hobe arrastorik gabe” izenburuko kanpainaren baitan; Santa Ageda bezperan koplak kantatzeko ohitura handia dago Euskal Herriko toki askotan, eta Eibarren ere horri eutsi nahi diote Juan Bautista Gisasola Udal Musika Eskolakoek, zapatuan egingo dituzten bi kalejirekin; astelehenean hiru urte beteko dira Zaldibarko zabortegia amildu zenetik eta, hori gogoan, domeka eguerdian ekitaldia egingo da Eitzagan, Zaldibar Argitu plataformaren eskutik; Miss Grand Euskadi berria den Lorea Urkiarekin elkarrizketa; Javier Gorosabel I. Astronomia Topaketa; aste honetan herriko kirol-eragileei egindako aitortza; eta Ernesto Barrutia La Novena antzerki taldearen zuzendariarekin elkarrizketa, datorren astean estreinatuko duten antzezlanaren inguruan.

Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.