Astekariaren 1.258 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

Astekariaren 1.258 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
2023/02/09 eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.258 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: aurten ere janaria eta dirua biltzeko erronkari eutsiko diote Zaporeak elkartekoek eta astelehenean aurkeztuko dute ekimena, Untzagako jubilatu etxean, 19:00etan; Arrate Kultur Elkarteak, Eibar- Sahara Elkartearekin elkarlanean, Mendebaldeko Saharari buruzko zikloa prestatu du eguaztenerako eta horri buruzko informazioa; otsailak 11 ‘Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna’ dela eta, Udalak barixaku arratsalderako antolatu dituen tailerrak; sanblasak bedeinkatzera joandakoen argazkiak; Udaleko Idazkaritza Estatistika Atalak emandako datuak Eibarko biztanleriaren inguruan; Armagiñak elkartearen ekimenez eta Eibarko Udalaren laguntzarekin urrian hasi zen grabatu eta damaskinatu tailerrari buruzko erreportajea; Aratosteetarako antolatu duten egitaraua eta ekitaldi guztiei buruzko informazioa; Eibarko Udal Musika Eskolak Santa Ageda bezperan egindako kalejiretako irudiak; otsailaren 17 eta 18an Eibarko UNIan egingo den UniEncounter topaketari buruzko erreportajea; …eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik Eibarren ikastaroa emango duen Manex Beristain barreterapeutarekin elkarrizketa; zapatuan Coliseon kontzertua emango duen Rock con Ñ taldeko Johan Chekarekin ere egon gara berbetan; Emakumearen Nazioarteko eguna ospatzeko Kaxa mugimendu eta sormen gunean prestatu duten dantzaren koreografia ikasteko egingo dituzten entsegu irekiei buruzko informazioa; eta Helduen Eskolakoen ekimenez eguaztenean egingo den “Hasiera berri bat” liburuaren aurkezpena.

Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.