Astekariaren 1.260 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

Astekariaren 1.260 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
2023/02/23 20:05
eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.260 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: astelehenean Eibarko Armagintzaren Museoan aurkeztu zituzten Euskadirako zikloturismo estrategia eta ibilbide berriak; Eibarko sozialistek 125 urte betetzen dituztela eta, hori ospatzeko antolatu duten programa; Jabetze Eskolak udaberrirako ikastaro eskaintza zabala prestatu du; Aratosteetako argazki bilduma; Zaporeak elkarteari laguntzeko erronka Debabarrenean; EHUko Arte ederretako irakasleek, ikasleek, ikerlariek eta langileek osatzen duten Artekom ekimenak Eibarren eskainiko duen ‘Bizia zaintzen. Basoa – biodibertsitatea – bizitza’ izeneko ekimena; …eta kitto! Euskara Elkartearen bulego berrituak; datozen egunotan Antzerki Jardunaldietan eskainiko diren lanak; martxoaren 2an hasi eta 23an amaituko diren Mendi Jardunaldiak; Eibarko Martxoaren 8ko lantaldeak hilabete osorako antolatu duen egitaraua; Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak Etxebizitza Sindikatua jarri du martxan eta horri buruz aritu gara berbetan bertako kidea den Leire Garaterekin; Eibarko EH Bilduk antolatuta ‘Etxebizitzaren problematikari alternatibak eraikitzen’ hitzaldia egingo da datorren astean eta bertan parte hartuko duen Iker Eizagirre elkarrizketatu dugu; Udaleko Euskara Sailak eta Eibarko bi euskaltegiek antolatu duten “Hitzen nahaste-borrastea” lehiaketa; Portalea Musika Klubaren eskutik, domekan kontzertua emango du Carmen Xia cadiztarrak; eta Inmobiliarien gehigarria.

Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.