Astelehenean zabalduko da Sanandresetako bakailao lehiaketan parte hartzeko izen-ematea

Astelehenean zabalduko da Sanandresetako bakailao lehiaketan parte hartzeko izen-ematea
2019/10/31 10:50
eta kitto!
Eibarko Udalak XXVII. Bakailao lehiaketa antolatu du, Alkorta Anaiak, Solera Eibarresa eta Soc. Coop. Virgen de la Estrella-ren (Maimona) laguntzarekin. Azaroaren 24an (domeka), 11:00etan hasiko da lehiaketa, Untzagan eta Eibarren dauden elkarteek, beste herrialde batzuetako etxeek edota lagun-taldeek har dezakete parte. Talde bakoitza bi lagunek osatuko dute, baina sukaldari zaletuak izan behar dute (ez profesionalak) eta bikoteko kide batek Eibarren erroldatuta egon behar du. Izena emateko epea 2019ko azaroaren 4ean hasi eta azaroaren 14an arratsaldeko 14:30ean amaituko da.

Izena emateko www.eibar.eus helbidera jo daiteke edo, bestela, Pegora Herritarren Zerbitzurako Bulegora joan. Gehien jota 50 bikote onartuko dituzte (izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko partehartzaile-kopurutik gorakoa bada, aukeraketa zozketa bidez egingo da, Udaletxeko Pleno Aretoan azaroaren 15ean, 11:00etan). Informazio gehiagorako HEMEN KLIKATU.