AstraZeneca txertoa bertan behera utzi dute Espainiak, Frantziak eta Alemaniak

AstraZeneca txertoa bertan behera utzi dute Espainiak, Frantziak eta Alemaniak
ETA KITTO 2021, Mar 15

Ostegunean iragarriko da sendagaiaren inguruan egiten ari den azterketaren emaitza, eta Europako Sendagaien Agentziaren esku egongo da azken erabakia. Espainiako Estatuak momentuz eten egin du AstraZeneca sendagaiaren txertaketa 15 egunez.

Europa Pressek jakitera eman duenez, herrialde batzuetan txertoa jaso zutenen artean tronbosi kasuak antzeman ostean hartu da txertaketa eteteko erabakia. Beraz, Eusko Jaurlaritzaren Osasin Sailak AstraZenecaren txertoarekin egiten ari ziren kanpaina aldi baterako gelditzeko agindua eman du.

Europako Sendagaien Agentzian emandako datuen arabera, 30 tronbosi kasu antzeman dira AstraZeneca dosia jaso duten pertsonen artean. Europar Batasunean guztira bost milioi dosi banatu direla kontuan izanda. Agentziak jakinarazi du tronbosi kasuen kopurua txertatuen artean ez dela “herritar guztien artean baino altuagoa”, baina gertatutakoa aztertu beharra dagoela.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »