AstraZeneca txertoa jaso dutenen artean asko dira albo-ondorioekin daudenak Gipuzkoan

AstraZeneca txertoa jaso dutenen artean asko dira albo-ondorioekin daudenak Gipuzkoan
2021/03/02 eta kitto!
Pfizerrekin eta Modernarekin gertatu ez bezala, AstraZeneca txertoaren albo-ondorioek zenbait baja erangin dituzte txertatutakoen artean Gipuzkoan. 

55 urtetik beherako ertzainak izan ziren botika hori Euskadin jasotzen lehenak. Ondoren, eguneko zentroetako langileak eta irakasleak, besteak beste. Kolektibo horietako gehienek dosia jaso eta 24 ordura  kontrako erreakzioak izan dituzte: sukarra, ondoez orokorra, nekea eta giharretako mina. 

Sintoma larriak ez diren arren eta egun bat edo bi baino irauten ez duten arren, kasu askotan, txertatuek ezin izan dituzte dagozkien zereginak normaltasunaez egin edota beraien lanpostuetara joan.