Ate irekien jardunaldia egingo dute gaur arratsaldean Deparkel elkartean

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Ate irekien jardunaldia egingo dute gaur arratsaldean Deparkel elkartean
ETA KITTO 2019, Api 10

Apirilaren 11 Parkinson gaitza gogoratzeko eguna izaten da mundu mailan eta, horren aitzakiarekin, Deparkel Debabarrena Parkinson Elkartekoek ate irekien jardunaldia egingo dute gaur. Arratsaldeko 17:30etik aurrera, lokala zein elkarteak egiten dutena ezagutu nahi duten guztientzat ateak zabalik egongo dira Ardantza kaleko 1. zenbakian elkarteak duen lokalean eta, gainera, “jateko zerbait ere emango diegu”. Elkarteko ordezkariek Deparkel bertatik bertara ezagutzera animatu nahi dute jende guztia.

deparkel_parkinson eguna 2

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »