#AtzegiXperience sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztu dute
2017/10/04
18:31
eta kitto!
Atzo Donostian egindakoaren bidetik, gaur eguerdian aurkeztu dute #AtzegiXperience sentsibilizazio kanpaina berria Eibarren, elkartearen Txolartean. Naroa Artola teknikariak eta Carmen Simon, Atzegiko Debabarrenako ordezkariak aurtengo kanpainako ardatza diren boluntarioetako hiru, Ainhoa Lazpita, Javier Azpilikueta eta Esther Alonso izan dituzte aldamenean gaurko ekitaldian. Aurkezpenean azaldu dutenez, aurtengo goiburuarekin boluntarioak erakarri nahi dituzte elkartera eta, horrekin batera, boluntarioek Atzegin egiten duten lanari balioa eman nahi diote: “Urritasuna duten pertsonek, deialdi dibertigarri baten bidez, boluntarioen esperientziak, modan dauden esperientzia kaxekin alderatuz, bizipen ahaztezinak izateko gonbita luzatu nahi dute. Aldi berean, boluntarioen lana balioetsi nahi dugu, hau da, euren denbora adimen desgaitasuna dutenekin partekatzen dutenei eskerrak eman nahi dizkiegu”. #AtzegiXperience goiburuko lau kaxa ezberdin (Bizipoza, Escapadas, Bienestar eta Bidelagun) atera dituzte, “Atzegik eskaintzen dituen boluntario izateko aukera ezberdinak” ezagutzera emateko asmoz.
Aurkezpenean parte hartu duten boluntarioen berbetan, “zapatu arratsaldeak konturatu barik joaten zaizkigu, benetan oso ondo pasatzen dugu, bestela ez ginateke etorriko”. Horregatik, jende gehiago animatzea gustatuko litzaieke, horrela gauza gehiago egiteko aukera izateko. Aurkezpenean esan dutenez, “boluntarioei esker, Atzegiko neska-mutilek familiatik kanpora euren adin eta gustoekin bat datozen gauzak egiteko aukera izaten dute eta hori benetan garrantzitsua dela uste dugu”.
Amaitu aurretik, orain egun batzuk hil zen Maite Narbaiza gogoratu nahi izan dute: “Urte asko eman zituen Atzegin eta elkartea bere familia bilakatu zuen. Besteekiko zuen konpromiso maila benetan handia zen, beti zegoen edozertan laguntzeko prest. Bere heriotza dela eta, pena handia hartu dugu”.