Atzo banatu zituzten 28. Toribio Etxebarria Sariak

0    Berriak, Ekonomia 
Silbia
Atzo banatu zituzten 28. Toribio Etxebarria Sariak
2018, Uzt 19

Eguazten goizean banatu zituzten 28. Toribio Etxebarria Sariak, Teknikerrek hartu zuen ekitaldian. Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak antolatutako ideia eta proiektu ekintzaileen lehiaketa arlo honetan Euskadi mailan egiten direnen artean garrantzitsuena da eta irabazleak, 10.500 euro eskuratzeaz gain, aholkularitza eta prestakuntzara bideratutako beste zerbitzu batzuk ere jasotzen ditu. Edizio honetako bederatzi finalisten artean, hauek dira atzo saria jaso zutenak: Enpresa Asmoak Saria “Spermselect” izenekoak jaso du; Enpresa Berria Saria, berriz, “Cyber Surgery” izenekoarentzat izan da; Nazioartekotza Babesa Saria, “Kookite” enpresakoek eraman dute; eta, horrekin batera, eibartarrei egiten zaien Iñaki Goenaga Aitorpena aurten 25 urte bete dituen Teknimap enpresakoentzat eta 50. urteurrena bete duen Eibarko Unibertsitate Laboralarentzat izan dira.

25 urte bete dituen Teknimap enpresak  "Iñaki Goenaga" Aitortza jaso zuen.

25 urte bete dituen Teknimap enpresak “Iñaki Goenaga” Aitortza jaso zuen.

50. urteurrena dela eta, Eibarko Unibertsitate Laboralak hartu zuen "Iñaki Goenaga" Aitortza.

50. urteurrena dela eta, Eibarko Unibertsitate Laboralak hartu zuen “Iñaki Goenaga” Aitortza.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »