Aukeratu dituzte San Andres Bertso Paper lehiaketako irabazleak

Aukeratu dituzte San Andres Bertso Paper lehiaketako irabazleak
2019/11/15 12:04
eta kitto!
Azaroaren 24an egingo da ...eta kitto! Euskara Elkarteak San Andres jaien bueltan urtero antolatzen duen Bertso Jaialdia eta bertan abestuko dituzte aurtengo San Andres Bertso Paper lehiaketako irabazleek saritutako bertsoak. Helduen mailan, lehen saria Iñigo Legorburu hernaniarrak eskuratu du eta bigarrena Jesus Mari Gisasola “Trunboi" eibartarrak. Eta 16 urtetik beherakoen artean, lehen saria Beñat Oñederrak eraman du eta bigarrena June Alberdik. Biak dira Mogel Ikastolako ikasleak.

Jaialdia Portaleko areto nagusian izango da, 18:30etik aurrera. Jon Mikel Mujika gai-jartzailearen esanetara jardungo dute Onintza Enbeita, Aitor Sarriegi, Unai Iturriaga eta Maddalen Arzallus bertsolariek. Sarrerak Sagar Bitza, Kultu eta Guridin daude salgai astelehenaz geroztik 6 eurotan eta egunean bertan ere egongo da sarrerak erosteko aukera, Portalean.