Aukeratu dute Martxoaren 8ko irudia izango den kartela

Aukeratu dute Martxoaren 8ko irudia izango den kartela
2018/02/08 06:59
eta kitto!
Jone Bengoa Uriaren kartelak irabazi du Martxoaren 8rako irudia aukeratzeko Udaleko Berdintasun Batzordeak antolatutako kartel lehiaketa. Aurten kartelarentzat aukeratu duten gaia "Eibarko Emakumeak: izan direlako, gara" izan da eta, epaimahaiko kideen ustez, irabazleak hori primeran islatzen jakin du. Sari-banaketa ekitaldia martxoaren 13an izango da, 18:30ean, Portaleko erakusketa gelan. Saria banatzearekin batera, lehiaketara aurkeztu dituzten lan guztien erakusketa inauguratuko dute. Portaleko erakusketa aretoan egongo da ikusteko aukera, martxoaren 28ra arte. Irabazleari saria eman eta erakusketa zabaldu eta gero, 19:00etan, “Izan direlako gara; emakumeen ekarpenak jasotzeko proiektuak: Wikiemakume@k eta Gure Genealogia Feministak” izenburuko hitzaldia hasiko da Portalean bertan, areto nagusian.